jueves, 26 de diciembre de 2013

GABONAK I

Urtero bezala, lehenengo hiruhilekoaren azken egunak eromen handikoak dira. Ohiko klaseak alde batera utzita; eskulanak, apaingarriak, gabon kantak, postalak, antzerkiak eta abar hasten gara prestatzen... 
Egia esan, egun hauetan egiten ditugun ekintzak oso dibertigarriak dira.

Jesusen jaiotza ere ospatuko dugu eta, nola ez, oporraldian orain dela asko ikusten ez ditugun familiar eta lagunekin berriro elkartuko gara.

Ezin dugu ahaztu ikaragarrizko urduritasuna nabaritzen dela giroan. Normala da, egun hauetan, Olentzeroa eta Errege Magoak etorriko bait dira opariz beteta.

Ikastetetxean beti izan dugu kontuan benetan txarto pasatzen duen jendeak, benetako beharrak dituenak. Hauxe dela eta, urtean zehar ekintza desberdinak antolatzen ditugu. Egun hauetan, zehazki, "AZOKA SOLIDARIOA" prestatzen dugu umeek egindako eskulanekin. Ateratzen den dirua Hahitin eta Indian laguntzen ditugun familientzat doa. 

Azoka eta galeriaren argazki batzuk dira hauek.
(Barkatu, baina kili-kolo ikusten dira).










No hay comentarios:

Publicar un comentario