viernes, 31 de enero de 2014

BAKE EGUNA. Urtarrilak 30.

Atzo, azkenengo urteetan egiten ari garen bezala, Gernika parkean eta eskolan ospatu genuen Bake Eguna.

Goiz osoa igaro genuen zerura begira. Euri zaparradak, eguzkia, hodeiak, berriro euria... denetarik izan genuen hamarrak arte. Baina, hortik aurrera eguraldiak errespetatu gintuen eta ospatu ahal izan genuen Bakea.

Beti bezala, Hijas de la Cruz, Carmelitas eta Santa Eulalia ikastetxeak elkartu ginen. Jende asko zegoen.

 


Lehenengo gauza antzerkia izan zen. BAKEA ETA LOREA obra txikia polit-polita geratu zen. Hiru ikastetxeko ikasleek hartu zuten parte.
La Esperanza Herriko biztanleria beti haserre...

Amatxu eta alaba, arazoa konpondu nahi.

Kontalari, amatxu eta alabaren ahotsak.

Guztion laguntzarekin, lorea-bakea haziko da.


Gero, hainbeste disfrutatzen dugun abestia eta dantza etorri ziren. Kasu honetan, Juanes-ek abesten duen Paz, paz, paz.



Eta amaitzeko, bake agiria irakurri...





Gernika parkean amaitu ondoren, gure eskolara igo eta haur hezkuntzakoekin ikuskizun bera egin genuen eskolako patioan.





PRIMERAN PASATU GENUEN!!!!!!!!!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario